- Txapelketaren helburu orokorra ez da saria lortzea baizik eta ikastea, eta dudarik gabe helburu hau beteta dago; guztiok ikasi dugu, bai ikasleek baita ere egitasmo honetan ibili garen irakasleek ere.
- Txapelketa borondatezkoa izan arren partaidetza handia izan du eta guretzat aipagarriena blogarien arteko lankidetza izan da: patio orduetan eta bazkaldu osteko orduetan gure ikt gela berria beteta egon da eta askotan blogariek euren blogean aritu beharrean beste batzuei laguntzen ibili dira. Hau dela eta 5. eta 6. mailako ikasleei gure zorionak eta eskerrak luzatu nahi dizkiegu.
- Bide luze honetan sariak egotea pastelari ginda jartzea bezala izango litzateke eta sariak baliabide digitalak izatea txapelketaren helburuekin bat egitea dela uste dugu.
2009/06/16
TXAPELKETA BUKATUTA ETA SARIEN ZAIN.
2009/05/19
TXAPELKETA DELA ETA
BOSTGARREN LANA 5. MAILAKOENTZAT
- Lehenengo zutabetan gorputz lauen izenak jarri behar dira: laukia eta irukiak.
- Bigarren zutabean gorputz lau hauen irudia sartu behar dira.
- Hirugarren zutabean gorputz hauen motak jarri behar dira.
- Beti bezala, bertan erregistratu zure posta elektronikoko helbidea eta pasahitza bat sartuz:
- Gero zure dokumentua igo beharko duzu (Upload izeneko estekan):
3. Scribb-ek emandako kodigo zatia kopiatu behar duzue (Embed code) eta zure sarrera berrian pegatu.
Animo eta lanera.
BOSTGARREN LANA 6. MAILAKOENTZAT
- Lehenengo zutabetan gorputz lauen izenak jarri behar dira: laukia, laukizuzuena, zirkunferentzia, hirukia, pentagoanoa eta hexagonoa.
- Bigarren zutabean gorputz lau hauen irudia sartu behar dira.
- Hirugarren zutabean gorputz hauen perimetroa kalkulatzeko formula jarri behar da .
- Laugarren zutabean azaleren formulak.
- Beti bezala, bertan erregistratu zure posta elektronikoko helbidea eta pasahitza bat sartuz:
- Gero zure dokumentua igo beharko duzu (Upload izeneko estekan):
3. Scribb-ek emandako kodigo zatia kopiatu behar duzue (Embed code) eta zure sarrera berrian pegatu.
Animo eta lanera.
LAUGARREN LANA: GUGENGHEIMERA IRTEERA
- Irteerari buruzko sarrera bat: nora, noiz, nortzuk, zelan... joan zineten.
- Gughenghei museoari buruzko sarrera bat: non dagoen, noiz zabaldu zen, nor den museoaren arkitektoa....
- Bertan ikusitako artelanen inguruko laburpen bat.
- Takashi Murakami artistaren biografia laburra.
- Takashi Murakami artistaren artelan bati buruzko deskribapena eta iruzkina.
Gogoratu argazkiak jartzea eta behar diren estekak testua osatzeko.
2009/04/28
BLOGAK BALORATZEKO TRESNA
Horretarako www.polldaddy.com web orrian eskaintzen den tresna erabili behar duzu. Betiko moduan web orri honetan izena eman behar duzu zure posta ektronikoa erabiliz eta zuk nahi duzun galdera eta erantzunak idazti. Alboko barran agertzen den modukoa gelditu behar da. Bide batez txapelketare bloga ebaluatzeko aukera zabaltzen da!!!!
Bestalde, zure blogaren autoebaluaketa egin nahi baduzu txapelketatik galdetegi bat egin dugu.
Bloga ebaluatzeko
2009/04/01
HIRUGARREN LANA 5. MAILAKOENTZAT
El tercer trabajo del blog lo vas a realizar en castellano. Se trata de escribir una receta de cocina casera de algún plato que sea de tu gusto. Sigue los siguientes pasos:
Apartados
El título va fuera del área de texto. Debe ser claro y conciso: "Macarrones boloñesa de Luis"
Los apartados que debe tener son los siguientes:
- Ficha
- Tiempo requerido: Aproximado, claro. "45 minutos".
- Dificultad: Novato, Experto, etc
- Coste: La pela es la pela. Aproximado. "Unos 5 euros".
- Comensales: Para cuántas personas está pensada la receta.
- Ingredientes: Lista con los ingredientes necesarios.
- Preparación: Pasos a realizar indicando tiempos de cocción y cosas por el estilo. Cuanto más precisa mejor. Evitar las generalidades como "un poco", "una pizca". Se trata de hacer recetas para los que no tenemos ni idea. Ejemplo: "un poco de sal, pégale un pellizco al salero y lo que se te quede entre los dedos".
- Comentarios: Aquí puedes contar lo que quieras: "con esta receta ligué con mi novia", "ideal para cuando llegas cansado de la escuela", "muy útil para quedar bien". También se admiten anécdotas.
¡Que no se te olvide...
...etiqueta el post como "::cocina"!
... añadir una foto y si puedes un video de demostración
Ánimo!
2009/03/27
HIRUGARREN LANA SEIGARREN MAILAKOENTZAT
El tercer trabajo del blog lo vas a realizar en castellano. Se trata de escribir un artículo periodístico de opinión.
- La instalación y uso de contenedores de reciclaje (orgánico, plástico, vidrio, ropa, papel, aceite...). Importancia del reciclaje para evitar problemas medioambientales, económicos y sociales (salud).
- El ahorro de agua y energía eléctrica es cosa de todos.
- Cambio climático.
- La nueva ley del tabaco.
- Otro tema libre.
Hazlo así:
- Piensa y escribe en un borrador las ideas que se te ocurran.
- Inventa el titular y expón al principio el hecho elegido, lo que sabes o se habla.
- Expresa tus opiniones sobre el tema.
- Termina tu escrito con una conclusión.
- Leélo con tu compañero, hermano o padres y pídeles que te ayuden a corregirlo.
- Pásalo a limpio y publícalo.
Ten en cuenta que debes escribir en torno a 15 lineas.
Ánimo!
2009/03/15
BIGARREN LANA
Askotan globalizazio hitza entzutean herri aberatsetik txiroenetara eramaten den internet, coca-cola eta abarrei buruzko burutazioak egiten ditugu. Baina, batez ere beste gauza ezberdinak eramaten dira: hondakin elektronikoak, produktu toxikoak, gaixotasun berriak…
Arazoen sustraira jotzen ez duten erreakzioak ez dira inoiz konponbide izan. Aitzitik, arazoaren zati bilakatu izan dira. Orain sistemak lurrak galdu egin ditu eta galtzen segitzen du, oihana galdu du eta ibaiak zein jendea eutrofizatu, azidotu eta pozoitu egin du. Arrantza-lekuan arrain gutxiago harrapatzen bada, konponbidea ez da sare handiagoa erabiltzea. Afrika osoan telefono mugikorrentzako ea kobertura osoa badago, baina leku askotan ura edo argindarrik ez. Lehenbizi zergatik gertatzen den eta arrazoiak zein diren galdetu behar da; eta azken arrazoien berri izandakoan konpondu ahal izango da arazoa.Bigarren lanean hurrengoa egin behar da:
- Zuen sarreran aurreko bideoren bat jarri.
- Bideoak ikusi eta gero balorazio pertsonala egin.
2009/03/05
BLOGEAN ERLOJUAK SARTZEKO MODUAK
Blogean erloju bat jartzea ezinbestekoa da eta gainera mota askotako erlojuak daude. Hemen klikatu ezkero erlojua nola sartzen den azaltzen da. Hau "para nota" da, ikusiko dugu nork lortzen duen bera bakarrik bere blogean erlojua jartzea.
ANIMO!!!!
LEHENENGO LANA: AURKEZPENA
TXAPELKETAREN ZERNOLAKOAK
Kaixo Blogariak eta blogarienen familiak.
Ikasturtearen azkenengo hiruhilabete honetan gure eskolan ikasleen blogen txapelketa martxan jartzea erabaki dugu. Esperientzia pilotoa izango da lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat eta emaitzak onak badira datorren ikasturtean beste zikloetara zabaltzea pentsatuta daukagu.
Txapelketa borondatezkoa da eta ikastorduetatik kanpo burutuko da (patio eta jan osteko orduetan).
Blogariek astero gutxienez bidalitako lana burutu beharko dute (blog honetan argitaratuko dena), baina hemendik kanpo lana librea da.
Txapelketa honen helburua gaitasun digitala eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak garatzea da. Honen arabera blogean hizkuntza maila eta maila teknikoa baloratuko da irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Hala ere denok garaile irtengo garelakoaren ziurtasun osoa daukagu, bai parte hartzen duten ikasle guztiek baita ere proiektu honetan dihardugun irakasleok.
Beste alde batetik, bide honetan , gurasoek paper garrantzitsua betetzen duzue; zuen seme alaben blogak ikusi eta baloratuz eta bertan iruzkinak idatziz.
Azalpen labur honen ostean onena eurei lanean jartzea izango da...
Animo Zeanuriko eskolako blogariak!!!!!!!