Askotan globalizazio hitza entzutean herri aberatsetik txiroenetara eramaten den internet, coca-cola eta abarrei buruzko burutazioak egiten ditugu. Baina, batez ere beste gauza ezberdinak eramaten dira: hondakin elektronikoak, produktu toxikoak, gaixotasun berriak…
Arazoen sustraira jotzen ez duten erreakzioak ez dira inoiz konponbide izan. Aitzitik, arazoaren zati bilakatu izan dira. Orain sistemak lurrak galdu egin ditu eta galtzen segitzen du, oihana galdu du eta ibaiak zein jendea eutrofizatu, azidotu eta pozoitu egin du. Arrantza-lekuan arrain gutxiago harrapatzen bada, konponbidea ez da sare handiagoa erabiltzea. Afrika osoan telefono mugikorrentzako ea kobertura osoa badago, baina leku askotan ura edo argindarrik ez. Lehenbizi zergatik gertatzen den eta arrazoiak zein diren galdetu behar da; eta azken arrazoien berri izandakoan konpondu ahal izango da arazoa.Bigarren lanean hurrengoa egin behar da:
- Zuen sarreran aurreko bideoren bat jarri.
- Bideoak ikusi eta gero balorazio pertsonala egin.
Aupa!!!
ResponderEliminarNola niri ere idatzi didazunez ni ere zuri idatziko dizut.
Ainhoa ez dakit zelan ipinten dan blogean musika.
Espero dut azaltzea.Agur:Itsasne