2009/03/27

HIRUGARREN LANA SEIGARREN MAILAKOENTZAT

Foto de Flickr por Jomablanco

El tercer trabajo del blog lo vas a realizar en castellano. Se trata de escribir un artículo periodístico de opinión.

Elige uno de estos temas:

Hazlo así:

  • Piensa y escribe en un borrador las ideas que se te ocurran.

  • Inventa el titular y expón al principio el hecho elegido, lo que sabes o se habla.

  • Expresa tus opiniones sobre el tema.

  • Termina tu escrito con una conclusión.

  • Leélo con tu compañero, hermano o padres y pídeles que te ayuden a corregirlo.

  • Pásalo a limpio y publícalo.

Ten en cuenta que debes escribir en torno a 15 lineas.

Ánimo!





2009/03/15

BIGARREN LANA

Bigarren lana "Globalizazioa eta pobrezia" izenburua dauka. Irakurri eta ikusi:

Askotan globalizazio hitza entzutean herri aberatsetik txiroenetara eramaten den internet, coca-cola eta abarrei buruzko burutazioak egiten ditugu. Baina, batez ere beste gauza ezberdinak eramaten dira: hondakin elektronikoak, produktu toxikoak, gaixotasun berriak…

Arazoen sustraira jotzen ez duten erreakzioak ez dira inoiz konponbide izan. Aitzitik, arazoaren zati bilakatu izan dira. Orain sistemak lurrak galdu egin ditu eta galtzen segitzen du, oihana galdu du eta ibaiak zein jendea eutrofizatu, azidotu eta pozoitu egin du. Arrantza-lekuan arrain gutxiago harrapatzen bada, konponbidea ez da sare handiagoa erabiltzea. Afrika osoan telefono mugikorrentzako ea kobertura osoa badago, baina leku askotan ura edo argindarrik ez. Lehenbizi zergatik gertatzen den eta arrazoiak zein diren galdetu behar da; eta azken arrazoien berri izandakoan konpondu ahal izango da arazoa.


Bigarren lanean hurrengoa egin behar da:
  1. Zuen sarreran aurreko bideoren bat jarri.
  2. Bideoak ikusi eta gero balorazio pertsonala egin.

2009/03/05

BLOGEAN ERLOJUAK SARTZEKO MODUAK


Blogean erloju bat jartzea ezinbestekoa da eta gainera mota askotako erlojuak daude. Hemen klikatu ezkero erlojua nola sartzen den azaltzen da. Hau "para nota" da, ikusiko dugu nork lortzen duen bera bakarrik bere blogean erlojua jartzea.
ANIMO!!!!

LEHENENGO LANA: AURKEZPENA


"Retrato" Flickr-ean jemonbe-k egina CC pean

Lehenengo lana Martxoak 13 baino lehen bukatuta egon behar da. Hauek dira bete beharrekoak:
  1. Bloga zabaldu (nola ez!)
  2. Bloga txukundu: polita jarri.
  3. Esteka bat gutxienez jarri blog honetara.
  4. Lehengo sarrera egin : bakoitzaren aurkezpen pertsonala.
Zorte on eta lanera! Ni adi adi egongo naiz.....

TXAPELKETAREN ZERNOLAKOAK


Kaixo Blogariak eta blogarienen familiak.
Ikasturtearen azkenengo hiruhilabete honetan gure eskolan ikasleen blogen txapelketa martxan jartzea erabaki dugu. Esperientzia pilotoa izango da lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat eta emaitzak onak badira datorren ikasturtean beste zikloetara zabaltzea pentsatuta daukagu.
Txapelketa borondatezkoa da eta ikastorduetatik kanpo burutuko da (patio eta jan osteko orduetan).
Blogariek astero gutxienez bidalitako lana burutu beharko dute (blog honetan argitaratuko dena), baina hemendik kanpo lana librea da.
Txapelketa honen helburua gaitasun digitala eta hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak garatzea da. Honen arabera blogean hizkuntza maila eta maila teknikoa baloratuko da irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. Hala ere denok garaile irtengo garelakoaren ziurtasun osoa daukagu, bai parte hartzen duten ikasle guztiek baita ere proiektu honetan dihardugun irakasleok.
Beste alde batetik, bide honetan , gurasoek paper garrantzitsua betetzen duzue; zuen seme alaben blogak ikusi eta baloratuz eta bertan iruzkinak idatziz.
Azalpen labur honen ostean onena eurei lanean jartzea izango da...
Animo Zeanuriko eskolako blogariak!!!!!!!